2009/03/30

Ikastaroak sarean

Aupa denori! Gaur egun lana, atsedena, familia edo bestelako ekintzak direla medio kosta egiten da instrumenturen bat edo abesten ikasteko denbora hartzea.

Hala ere, irakaslea aurrez aurre edukitzearen berdina izan ez arren, interneten, mota guztietako ikastaroak aurki daitezke; bai ordainduz, edo gutxiago izan arren dohan denik ere badago.
Modu honetan, bakoitzak hobekien datorkion unea har dezake gustuko duen instrumentua jotzen edota abesten ikasteko.
Ohitura onak ez galtzeko, Madredeus talde portugesaren zuzeneko Oxala kantuaren bideoa utziko dizuet, Teresa Salgeiro abeslariaren ahots eztia goza dezazuen.

2009/03/23

Lord of the Dance

Kaixo denori!! Oraingo honetan, musika alde batera utzi gabe, nere ustetan txundigarria den dantza batekin natorkizue. Irlandar dantza tradizionala (edo dantza tradizional bat) hain zuzen.

Nere ustetan harrigarriena, dantza beraren zailtasuna baino, hainbat pertsona aldi berean dantza honen pausuak denboran aldi berean egitea da.
Dantzetan ideia askorik izan ez arren, gehien liluratu nauen dantza izan dela uste dut. Irlandar dantza hau, ikuskizun baten bidez ezagutu ahal izan nuen telebistan orain urte batzuk.
Ikuskizun honen egilea eta protagonistak Michael Flatley du izena. Ikuskizun desberdinak plazaratu ditu gizon honek. Besteak beste lord of the dance, riverdance, celtic tiger,... Hona, feet of flames obraren amaiera.

2009/03/21

Pianorako partiturak

Agur denori! Oraingo honetan, monotonia batean sar ez nadin, zerbait desberdinarekin natorkizue.

Sarean pixka bat begira ibili eta aurkitu ditudan pianorako partitura batzuk sartzea pentsatu dut. Oro har nahiko errezak dira. Pianoan iaioegia izan gabe ere, pixkanaka jo daitezkeenak.
Besteak beste, Matrix pelikulan agertzen den soinu bandaren piano zatia, The Piano pelikulako soinu banda bat, Mike Oldfield-en The Top of the Morning abestia, John Lennon-en Imagine eta Beethoven-en Moonlight eta Für Elise abestiak jartzea pentsatu dut.
Jakin ezazuela, gitarrarenak beste izan ez arren, sarean badaudela pianorako partiturak dituzten web orri ugari.
Egungo kantu ezagunak alde batetik, edo piano-jole ezagunen obra ez hain ezagunak bestetik. Pianoaren munduan ezer jakin gabe murgiltzen hasi nahi duenarentzat ere badago aukerarik sarean. Haur edo heldua izanik ere, merezi duen instrumentu bat dela uste dut.
The piano filmako abesti bat utziko dizuet bideoan.


2009/03/09

Julia Nunes

Youtube-ren bitartez musikari askok beraien buruak ezagutarazteko aukera ezinhobea izan dute.

Horietariko bat jarraian agertzen den bideoko protagonista da. Hasieran bere abestiak soilik jarri arren, denborarekin eta jarraitzaile kopuruak gora egin ahala, bere bizitzaren pasarteak kontatzen hasi da ere.
Grabaketa desberdinak nahastuz, birproduzitutako soinuak nahasteko aukera dauka, gauza benetan politak eginez.
Bere youtubeko orrian gustoko bideoen aipamenak egiten ditu, beste musikari eta artistengana iristeko bidea erraztuz.
Kitarra eta melodika bezalako instrumentuak beti ere agertzen diren arren, neska honek normalean ukelelea jotzen du eta benetako zukua ateratzen dio. Zuekin, Julia Nunes.

2009/03/07

Dusminguet

Jarraian, Catalunya aldetik, orain urte batzuk dantzarako erritmoz josita agertu zen talde bat.

Musika mota desberdinen bitartez, dantza inoiz alde batera utzi gabe hasi zen talde hau 1995ean. Hiru disko eta kontzertu pila bat atzean utzita agur esan zioten proiektu polit honi.
Taldeko kide batzuek La Troba Kung Fu taldea sortu zuten eta gaur egun errepidean zehar darraite musika dantzagarriekin jendea alaituz, aukerarik izanez gero ikusi, entzun eta dantzatzeko modukoak.

Jarraitzaileak

Datu pertsonalak