2009/06/05

Bossa Nova

Herrialde berean jarraitu, baina garaiz aldatuko dugu. Lurralde zabal honetan, gaur egun, musika kultura oso zabala izan arren, bat aukeratzea pentsatu dut, Brazilekoa hain zuen. Brazilen bertan gehiago zehaztuz, Bossa Nova musika motan.
Brazilen musikari bikainak izan dira (eta daude) urte askotan zehar. Tamalez, nahiz eta gauzak aldatu, urte askotan zehar ez dute beraien musika kanpora hedatzeko erreztasunik izan, ondorioz, talentu asko zuten artista askoren lan ugari ezin izan ditugu ezagutu.
Bossa Nova, izenak dioen bezala, joera berri bat izan zen. Garai bateko Samba musika motaren aldean zerbait desberdina egin nahi izan zuten. Hemen abesti ezagunena, gure artean behintzat, A garota de Ipanema izan da. Garaiekin batera musika ere aldatzen denez, gaur egun bossa novak eboluzionatu egin du nolabait. Ezin esan genezake musika mota berri bat denik, baina desberdintasunik badela esango nuke.

2009/05/27

Espainiar konkistaren aurreko amerikar zibilizazioen musika

Munduko musikak aztertzen jarraituz, hegoamerika eta ertamerikako aitzinako musika ikusiko dugu, hau da, 1492 urtearen aurretik bertan zegoen musika. Garai haietako bi kultura nagusienen kultura arrastoak helaraziko dizkizuet, informazio argirik ez izatean, dena nahiko nahasirik baitugu.

Orduko musika ezin dugunez egungo egoera geografikoan kokatu, garai hartako iritsi zaizkigun zibilizazio nagusien aztarnetan oinarrituriko musika dakarkizuet.

Hasteko azteka zibilizazioaren musika entzungo dugu. Zibilizazio honek pertsonak sakrifikatzen zituen. Beraien siniskeriatan oinarriturik, orain denbora asko, jainko batek munduaren alde egindako sakrifizioa itzultzen diote sakrifizio hauen bitartez.

Maien zibilazioak
garapen handia lortu zuen zientzia desberdinetan, abeltzaintzan edo nekazaritzan. Musikaren arloari dagokionez hemen agertzen diren adibideak entzunez gero, naturarekin duten hurbiltasunaz konturatuko gara.




2009/05/21

Txinatar musika

Txinatar musika, historian zehar garatuenetakoa izan omen da. Gure artean daukagun musikaren zatiketarekin alderatuta aberastasun gehiagorekin bizi dute musika; bi noten artean, guk ezagutzen ditugunak baino soinu gehiago landuz.
Adibide moduan, Txinako musikari bikain bat aipatu nahiko nuke, Liu Fang. Hemengo aditu batzuek Bach, Schubert, Mozart,... bezalakoekin alderatzen dute.
Musikari honek, oso zaharra den pipa instrumentua jotzen.

2009/04/23

Blog interesgarriak



Hona hemen sarean musikari zein filmei buruzko blog interesgarri bat daukazue. Musika edo filmak agertu ez arren, hauei buruzko informazioa sarean nola aurkitu edo manipulatzeko informazio ugari eskeintzen du. Erabilgarria izango zaizuelakoan:









Hemen dago blogei buruzko lehiaketa batean musikaren atalean aurreneko postuetan geratu den blog bat. Informazio pilo bat eta lotura ugari ere. Mantso eta tentuz begiratzekoa.

2009/04/08

Dantza afrikarra

Aurreko musika afrikarrari buruzko sarrera egitean benetako zailtasunak izan nituen, musika desberdinak normalean dantza batekin baitzihoazen. Une horretan, Afrikan musikak besteko garrantzia duen dantzari buruzko sarrera bat egitea bururatu zitzaidan.

Kantu bakoitzak bere erritua dauka. Musika bezala ulertzen dugunarekin batera ez doazen errituak ere badaude. Gaixotasunak sendatzearekin zerikusia daukaten, edo gaur egun galzorian dauden errituak adibidez.
Oinarri funtzional bat izatean, musika bitarteko bat bezala ulertzen da, hasieran behintzat.
Dantza mota ezberdinak ikus daitezke lurralde bakoitzeko kultur-berezitasunak direla eta. Hala nola Kenya (gizonak eta emakumeak), Egipto (1,2,3) , Benin (1,2), Argelia, Somalia, Hego Afrika,... sarrera hau oso motz geratzen da Afrikako dantzen laburpen soil bat ere egiteko.

Musika afrikarra

Ikastaroak alde batera utzita, beste musika mota batekin natorkizue.
Afrikar musika.

Kontinente zahar honi buruz ezer gutxi dakigu, eta gauza berdina gertatzen da bere musikarekin. Afrika horren handia izatean, bere musika aniztasuna handia da ere. Europaren kolonialismoa dela eta, Afrika herrialde desberdinetan zatitu eta antzekotasunak izan zitzaketeen tribuak banatu ondoren, kultura eta musika berdin zatitu ziren.
Gaur egun ordea, interneten boterea dela eta afrikar musika ezagutu daiteke pixka bat saiatuz gero. Modu honetan tribu desberdinen musika dugu entzungai, horretan denbora apur bat erabili nahi badugu. Besteak beste Argelia, Benin, Namibia, Egipto, Hego Afrika,... Beltzek musikarako gaitasun berezi bat daukatela ukaezina da.

2009/03/30

Ikastaroak sarean

Aupa denori! Gaur egun lana, atsedena, familia edo bestelako ekintzak direla medio kosta egiten da instrumenturen bat edo abesten ikasteko denbora hartzea.

Hala ere, irakaslea aurrez aurre edukitzearen berdina izan ez arren, interneten, mota guztietako ikastaroak aurki daitezke; bai ordainduz, edo gutxiago izan arren dohan denik ere badago.
Modu honetan, bakoitzak hobekien datorkion unea har dezake gustuko duen instrumentua jotzen edota abesten ikasteko.
Ohitura onak ez galtzeko, Madredeus talde portugesaren zuzeneko Oxala kantuaren bideoa utziko dizuet, Teresa Salgeiro abeslariaren ahots eztia goza dezazuen.

2009/03/23

Lord of the Dance

Kaixo denori!! Oraingo honetan, musika alde batera utzi gabe, nere ustetan txundigarria den dantza batekin natorkizue. Irlandar dantza tradizionala (edo dantza tradizional bat) hain zuzen.

Nere ustetan harrigarriena, dantza beraren zailtasuna baino, hainbat pertsona aldi berean dantza honen pausuak denboran aldi berean egitea da.
Dantzetan ideia askorik izan ez arren, gehien liluratu nauen dantza izan dela uste dut. Irlandar dantza hau, ikuskizun baten bidez ezagutu ahal izan nuen telebistan orain urte batzuk.
Ikuskizun honen egilea eta protagonistak Michael Flatley du izena. Ikuskizun desberdinak plazaratu ditu gizon honek. Besteak beste lord of the dance, riverdance, celtic tiger,... Hona, feet of flames obraren amaiera.

2009/03/21

Pianorako partiturak

Agur denori! Oraingo honetan, monotonia batean sar ez nadin, zerbait desberdinarekin natorkizue.

Sarean pixka bat begira ibili eta aurkitu ditudan pianorako partitura batzuk sartzea pentsatu dut. Oro har nahiko errezak dira. Pianoan iaioegia izan gabe ere, pixkanaka jo daitezkeenak.
Besteak beste, Matrix pelikulan agertzen den soinu bandaren piano zatia, The Piano pelikulako soinu banda bat, Mike Oldfield-en The Top of the Morning abestia, John Lennon-en Imagine eta Beethoven-en Moonlight eta Für Elise abestiak jartzea pentsatu dut.
Jakin ezazuela, gitarrarenak beste izan ez arren, sarean badaudela pianorako partiturak dituzten web orri ugari.
Egungo kantu ezagunak alde batetik, edo piano-jole ezagunen obra ez hain ezagunak bestetik. Pianoaren munduan ezer jakin gabe murgiltzen hasi nahi duenarentzat ere badago aukerarik sarean. Haur edo heldua izanik ere, merezi duen instrumentu bat dela uste dut.
The piano filmako abesti bat utziko dizuet bideoan.


2009/03/09

Julia Nunes

Youtube-ren bitartez musikari askok beraien buruak ezagutarazteko aukera ezinhobea izan dute.

Horietariko bat jarraian agertzen den bideoko protagonista da. Hasieran bere abestiak soilik jarri arren, denborarekin eta jarraitzaile kopuruak gora egin ahala, bere bizitzaren pasarteak kontatzen hasi da ere.
Grabaketa desberdinak nahastuz, birproduzitutako soinuak nahasteko aukera dauka, gauza benetan politak eginez.
Bere youtubeko orrian gustoko bideoen aipamenak egiten ditu, beste musikari eta artistengana iristeko bidea erraztuz.
Kitarra eta melodika bezalako instrumentuak beti ere agertzen diren arren, neska honek normalean ukelelea jotzen du eta benetako zukua ateratzen dio. Zuekin, Julia Nunes.

2009/03/07

Dusminguet

Jarraian, Catalunya aldetik, orain urte batzuk dantzarako erritmoz josita agertu zen talde bat.

Musika mota desberdinen bitartez, dantza inoiz alde batera utzi gabe hasi zen talde hau 1995ean. Hiru disko eta kontzertu pila bat atzean utzita agur esan zioten proiektu polit honi.
Taldeko kide batzuek La Troba Kung Fu taldea sortu zuten eta gaur egun errepidean zehar darraite musika dantzagarriekin jendea alaituz, aukerarik izanez gero ikusi, entzun eta dantzatzeko modukoak.

2009/02/26

John Butler, Ocean

Jarraian zuekin Australiatik zuzenean John Butler musikaria!

Nik neuk oso gustuko dudan musikaria da. Oraindik, ez dakit zergatik, ez da Europa aldean ezaguna egin.
Gaur egun berarekin batera beste bi musikari itzel dauzka: Jason McGann baterian eta Gavin Shoesmith kontrabaxua edo baxua joten. Hirurek batera John Butler Trio hirukotea osatzen dute.
Bideo honetan, John Butler bakarlari bezala agertzen da, Ocean izena jarri dion obra instrumentala jotzen.

2009/02/23

Nire gustoko abesti zein bideoak.

Blog honi gutxieneko jarraikortasun bat emateko, astero kantu edo bideo bat (edo biak) jartzea pentsatu dut.
Bideoaren kasuan bideoa bera baino, seguruenik interneten aurkitu ahal izateko helbidea jarriko dut. Hasteko, barregarria iruditzen zaidan Kate Perryren kantuaren Max Vernonen moldaketatxo bat jarriko dut. Kantua nahiko ongi dago, baina irudiek merezi dutela uste dut, ea gustatzen zaizuen.

Jarraitzaileak

Datu pertsonalak